Ibilbide luzea
-Irteera plazatik beheruntz aldapa haundi xamar batean, hormigoizko bidean.
-1km baino gutxiagoan, zelaietan barna egongo zarete.
-Beste jetsiera luze bat Ibiur urtegiraino.
-Ibiurtik Gaintzara, ia 3km-ko igoera baina deskantsuekin.
-Gaintzan, 8.km-a, kontrol puntua eta anoa gunea baina goruntz jarraitzen du 10km-ra arte.
-Jarraian, korri asko egiteko zatia.
-14km-an Baliarraingo kontrol puntua eta anoa gunea.
-Jeitsiera Ibiur urtegira arte.
-Ibiurko pistan barna igoera hasi arte, korri egiteko zatia.
-18,4km-an, azken igoera hasten da. Kontrol puntua eta ura egongo dira bertan. Igoera gogorra da.
Tracka ikusteko sakatu irudian.
Ibilbide motza
-Irteera plazatik beheruntz aldapa haundi xamar batean, hormigoizko bidean
-1km baino gutxiagoan, zelaietan barna egongo zarete
-Beste jetsiera luze bat Ibiur urtegiraino
-Ibiurko urtegiko pistan barna korri egiteko zatia presaraino. Kontuz, igoeratxo batzuk badaude eta
-4,8km-an, azken igoera hasten da. Kontrol puntua eta ura egongo dira bertan. Igoera gogorra da
Tracka ikusteko sakatu irudian.
